Agenda

BISITA GIDATUA GAZTELERAZ - ERDI AROKO HIRIBILDUA

Erdi Aroko Hiribildua

Durangoko kaleetan zehar –batez ere Alde Zaharrean- ibilbidea eginez, Erdi Aroko bizimodua irudikatzeko bisita proposatzen dizuegu. Izan ere, garaiko gizartea nola antolatuta zegoen jakiteko aztarna asko gordetzen ditu hiribilduak.

Bai, Durango hiriburua da. Bizkaiko jaunak sortu zituen hiribilduak XII. mendean eta garai baten harresia izan zuen. Gure ibilbidea ez da lar urrunduko sasoi bateko harresiaren mugetatik. Oraindik zutik dauden eta bakarrak diren elementu historiko garrantzisuak bisitatzeko aukera eskaintzen du.

Bisitan nabarmentzekoak:

  • Andra Mariko elizpea, zutabe gabeko Europako handiena.
  • Udaletxea, fatxadako rokoko estiloko margoak.
  • Santa Anako arkua, hiribildu zaharreko atea.
  • Kurutziagako gurutzea, Durangoko heresiarekin lotu izan den sinboloa.
  • Etxezarreta jauregia, Durangoko Arte eta Historia Museoa
VISITAS GUIADAS DURANGO CAST
Data
Calendario igandea, 13 iraila 2026 Denbora 10:30  -  12:00
Lokalizazioa
 

Durangoko Turismo Bulegoa - Oficina de Turismo de Durango (Kurutziaga, 38)

Erreserbak / Reservas Durangoko Turismo Bulegoan / En la Oficina de Turismo de Durango Kurutziaga, 38. Durango 94 603 39 38 / turismo@durango.eus