Agenda

AITATXO. Isiltasuneko ahotsak

Aitatxo dokumentalak seme/alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik.

Seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, dokumental honek aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu.

Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean. Gizarteak duen genero begirada apurtuz. Ama gutxietsi gabe aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, esperantza mezu bat zabalduz.

Euskaraz, gaztelerazko azpidatziekin.

Ondoren berbaldia.

Sarrera librea leku guztiak bete arte. Aldez aurretik ez da txartelik banatuko.

aitatxokartela-t
Data
Calendario ostirala, 17 apirila 2026 Denbora 18:30  -  20:30
Lokalizazioa

San Agustin Kultur Gunea (Landako Etorbidea 4, Durango)