Agenda

Klarinetista Senior kontzertua

Apirilaren 19an, goizeko 10etan, Getxo, Durango eta Zorrotzako ikasle seniorrak elkartuko dira entsegu txiki bat egiteko eta ondoren kontzertu bat egiteko, 12:30etan Musika Eskolaren ondoko parkean. Euria egingo balu eskolako areto nagusian izango litzateke. Kontzertuak hainbat zati izango ditu. Talde bakoitzak bere aldetik joko du, eta amaitzeko, denok batera joko ditugu zenbait pieza. Banakako eskolak dinamizatu eta osatu nahi dira, ikasleentzat aberasgarriak izango diren talde-jarduerekin.

Musika ona eta konpainia ona!

Klarinete topaketa
Data
Calendario igandea, 19 apirila 2026 Denbora 12:30  -  13:30
Lokalizazioa

Parque Musika Eskola