- KOBA 2026-k egitarauak zuzeneko kontzertuak, talde lehiaketak, Trivial Metaleroaren jarduera eta herri bazkaria barne hartzen du. Kontzertuetarako eta herri bazkarirako sarrerak jada eskuragarri daude ondorengo estekan: https://www.enterticket.es/eventos/koba-2026-566678.
andako Gunearen 2. modulua izango da, "Fan Zone" bihurtuko dena. Herritarrei irekita egongo den gune bat, hainbat zerbitzurekin: informazio gunea, eraso sexistei arreta emateko Puntu Morea, Turismo Bulegoko informazio mahaia, taberna, herri bazkaria eta parte hartzen duten taldeen materialen salmentarako gunea.
bazkalostean, Trivial Metalero bat egingo da, Durangoko Torneoek eta Dani Alvarezek koordinatuta, metalaren zaleentzat. Ondoren, 17:30etatik aurrera, kontzertuetarako ateen irekiera izango da, zuzeneko musikaz betetako arratsalde bati hasiera emanez. Talde ospetsuen emanaldiekin, giroa alaituko dute, bertaratutako guztientzako ikuskizun paregabeak eskainiz.
Ekitaldiaren egitarau osoa:
- 12:00: Talde lehiaketa – Plateruena x Izar Records. Parte hartuko dute: Alex de Benito Project, Etorkizun Beltza eta SYO
- 14:30: Herri bazkaria
- 16:00: Trivial Metalero (Torneos Durango eta Dani Álvarez)
- 17:30: Kontzertuetarako ateen irekiera
- 18:00: Kontzertua – INJECTOR
- 19:35: Kontzertua – TXATAR
- 20:55: Kontzertua – KILLUS
- 22:35: Kontzertua – RHAPSODY OF FIRE
- 00:30: Kontzertua – ONSLAUGHT