“La ruta de la discriminación para las personas refugiadas.”
Rosabel Argote, Zehar-Errefuxiatuekin eta Mikel Mazkiaran, SOS Arrazakeria Gipuzkoa
Errefuxiatuen bidaia ez da amaitzen gure herri eta hirietara iristen direnean. Hainbat oztopori egin behar diete aurre, eta horren ondorioz harrera egiten dien gizartea ez da beti izaten gure mugetara iristean aurkituko zutela uste zuten ingurune seguru eta irrikatua. Errefuxiatuek hainbat oztopo aurkitzen dituzte: asilo-sistemaren kolapsoa; diskriminazioa etxebizitza lortzeko, izapide batzuk egiteko, baliabideak eskuratzeko eta are aisia-guneetan eta merkataritza-lokaletan ibiltzeko, eta profil etnikoaren araberako identifikazio polizialak. Harrerako herritarren sareek eta gizarte-mobilizazioko plataformek diskriminazio hori salatzen dute, eta desagerrarazteko tresnak aztertzen dituzte. Tailer honetan horiez guztiez hitz egingo dugu.
Antolatzailea Bizenta Moguel Biblioteka "Bideak Gurutzatuz" egitasmoaren baitan.