null
Birjinosteko 22 etxebizitza tasatuen zozketarako onartuen eta baztertuen zerrenden behin betiko onarpenaren aurrean aurkeztutako errekurtsoaren erantzuna

Alkatetzaren 2026/0042 Dekretuan honako hau ebatzi da:

Lehenengoa.- Abenduaren 5eko 2025/3591 Dekretuaren aurka 2025015158 sarrera-erregistroarekin aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa ezestea. Birjinoste UE-2 eremuko P.A. partzelan 22 udal-etxebizitza tasatu eta horien eranskinak (trastelekuak eta garajeak) esleitzeko prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen eta bizikidetza-unitateen behin betiko zerrenda onartu zen.

Bigarrena.- Durangoko Birjinoste UE-2 eremuko P.A. partzelan 22 udal-etxebizitza tasatu eta horien eranskinak (trastelekuak eta garajeak) esleitzeko prozeduran onartutako pertsonen eta bizikidetza-unitateen behin betiko zerrenda onartzea. Zerrenda erantsitako eranskinean dago jasota.

Hirugarrena.- Erabakia iragarki-taulan eta udalaren web-orrian argitaratzea.

Laugarrena.- Onartutako pertsonen behin betiko zerrenda erakunde sustatzaileari ematea, udal-etxebizitza tasatuak eta horien eranskinak esleitu ditzan.

Bosgarrena.- Administrazio-bidean behin betikoa den egintza adieraziaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duzu dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, bi (2) hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
 

Dokumentuak