null
null Ekintza bandalikoak izan dira bart Tabirako udal igerilekuetan: instalazioetan indarrez sartu dira eta kaka egin dute igerileku handian
Ekintza bandalikoak izan dira bart Tabirako udal igerilekuetan: instalazioetan indarrez sartu dira eta kaka egin dute igerileku handian
  • Eragindako kalteen ondorioz, igerileku handia eta taberna itxita egongo dira gaur, uztailak 17, ostirala. Kaltetutako igerilekua datozen orduetan ireki ahal izatea espero da; gainerako guneek, berriz, zabalik jarraitzen dute.

Tabirako udal igerilekuek lapurreta bat eta hainbat ekintza bandaliko jasan dituzte bart gauean, uztailaren 16tik 17rako goizaldean. Gertaerok kalte handiak eragin dituzte instalazioetan, eta esparruaren ohiko funtzionamenduari eragin diote.

Erasoan, egileek harrerako kristala eta pertsiana hautsi zituzten, eta hainbat sarbidetako manilak behartu zituzten. Era berean, mantentze-zerbitzuaren telefono mugikor bat lapurtu zuten.

Igerilekuetako tabernara ere sartu ziren. Une honetan, material edo produkturen bat lapurtu ote duten aztertzen ari dira. Gainera, tabernako biltegira sartzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ireki.

Eragindako kalteen ondorioz, taberna itxita egongo da gaur, instalazioak berrikusi eta egokitzeko lanak egin ahal izateko. Antzemandako kalteen artean, hozte-ganberak irekita utzi izana dago.

Bestalde, larritasun bereziko gertakari bat ere izan da, igerileku handiaren ontzian kaka egin baitute. Horren ondorioz, igerileku handia itxita egongo da gaur, garbiketa-lanak amaitu arte, erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Udal langileak dagoeneko dagozkion osasun-protokoloak eta neurri zuzentzaileak aplikatzen ari dira. Lan horiek amaitu eta uraren kalitateak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu ondoren, igerilekua berriro irekiko da erabiltzaileentzat, berme guztiekin.

Gainerako guneek zabalik jarraitzen dute.

Durangoko Udalak irmo gaitzesten ditu herritar guztiei eta udal-zerbitzu publiko baten funtzionamendu egokiari kalte egiten dieten delitu-ekintza eta ekintza bandaliko hauek. Era berean, instalazioen segurtasuna indartzeko eta antzeko gertaerak berriro gerta ez daitezen beharrezko neurriak ezarriko dituela iragarri du.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileei sortutako eragozpenen aurrean erakutsitako ulermenagatik eta lankidetzagatik, eta sakon deitoratzen ditu gertakari horiek eragindako kalteak.