Durangoko Udalaren Osoko Bilkura asteazken honetan, uztailak 22
- Udalbatzaren ohiko bilkura 17:00etan izango da, Osoko Bilkuren Aretoan.
Durangoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du asteazkenean, 2026ko uztailaren 22an, arratsaldeko 17:00etan Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekita izango da.
Ohiko Osoko Bilkurarako aurreikusitako Gai Zerrenda honako hau da:
I. EBAZPEN-ATALA
- 2026ko ekainaren 24ko bilkuraren aktaren zirriborroa onartzea, hala badagokio.
- 13/2026/MC Kreditu Aldaketa onartzeko proposamena (kreditu gehigarria).
- Durangoko Udalaren 2025-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko proposamena, «Musik(h)abian 2026» programa babesteko. Programa Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak sustatzen du, Astarloa Kulturgintza Erakunde Autonomoarekin lankidetzan.
- 2027ko Euskal Autonomia Erkidegoko lan-jaien egutegi ofizialerako udal-jaieguna zehazteko proposamena.
- Durangoko Udaleko Hezkuntzaren Udal Kontseilua arautzen duen Erregelamendua hasiera batean onartzea, hala badagokio.
II. GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA
- Kontuhartzailetzak egindako eragozpenen aurka Alkatetzak hartutako ebazpenen berri ematea.
- Diruzaintzako gerakinarekin finantzatutako kreditu-aldaketen berri ematea.
- 2025eko kreditu-aldaketei dagozkien jasangarritasun-txostenen berri ematea.
- 2026/2104 Alkatetza Dekretuaren berri ematea, Alkatetzaren eginkizun eta eskumenak aldi baterako Josune Escota Bisbal andreari eskuordetzeari buruzkoa.
- Intereseko beste gai batzuen berri ematea.
III. ERREGUAK, GALDERAK ETA OHIKO MOZIOAK
- Erreguak eta galderak.