Durangoko Udalak aurrera jarraitzen du bide-segurtasuna hobetzeko lurreko bide-seinaleak margotzeko kanpainarekin
- Jarduketak 39.990 euroko inbertsioa du, eta lanak abuztuaren amaieran amaituko dira. Dagoeneko Frai Juan Zumarragan, Alluitzen eta San Ignazio auzunean margotu dituzte lurreko seinaleak, eta egiteke daude Aliendalde poligonoan, Bustintza kalean, F. Ibarra kalean eta Laubideta eta Intxaurrondo arteko bidegurutzean.
Herriko hainbat kaletako lurreko bide-seinaleak margotzeko kanpaina abiatu du Udalak, 39.990 euroko aurrekontuarekin. Ekainean hasitako lanak abuztuaren amaierara arte luzatuko dira, udalerriko eremuetako bide-marken ikusgarritasuna hobetzeko asmoz.
Orain arte, Frai Juan Zumarraga eta Alluitz kaleetan zein San Ignazio auzunean egin dituzte berrikuntzak. Era berean, datozen asteetan helduko diete Aliendalde poligonoan, Bustintza eta F. Ibarra kaleetan, eta Laubideta zein Intxaurrondo kaleen arteko gurutzean egin beharreko lanei.
Esku-hartze honen bidez, oinezkoen zein gidarien zirkulazio-baldintzak seguruagoak izaten lagundu nahi du Udalak, aurreikusitako guneetako lurreko bide-seinaleztapena hobetuz.