null
null TAO zerbitzua etengo da abuztuan Durangon, eta TADUko aparkalekua doakoa izango da 
TAO zerbitzua etengo da abuztuan Durangon, eta TADUko aparkalekua doakoa izango da 
  • Landakoko aparkalekua itxi egingo da, eta hiru zerbitzuek ohiko tarifak eta ordutegiak berreskuratuko dituzte irailaren 1etik aurrera. 

Abuztuan aldi baterako aldaketak egingo dira araututako aparkaleku-zerbitzuan eta Durangoko hainbat udal-aparkalekutan. 

Abuztuaren 1etik 31ra, biak barne, TAO zerbitzua etenda geratuko da. Aldi horretan bertan, TADUko aparkalekua erabilera librekoa izango da, eta Landakoko aparkalekua, berriz, itxita egongo da. 

Irailaren 1etik aurrera, TAO zerbitzuak eta TADU eta Landakoko aparkalekuek ohiko funtzionamenduari ekingo diote, dagozkien ordutegi eta tarifekin.