Diru Laguntzen zerrenda

Diru-laguntzak 2025: Dirulaguntzak gutxienez 75 urte dituzten pertsonen etxebizitzak eraberritzeko lanak.
Urtea 2024
Eremua Deskribapena
Helburu Gutxienez 75 urte dituzten pertsonen etxebizitzak hobetzeko eta segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko obrak diruz laguntzea. Zehazki, mota honetako obrak lagunduko dira diruz: etxeetako instalazio elektrikoa berritzeko obrak edo/eta baineraren ordez dutxa jartzeko obrak.
Oinarriak

Dirulaguntzak gutxienez 75 urte dituzten pertsonen etxebizitzak eraberritzeko lanak. 2025. Oinarriak

Eskatzaile 75 urte edo gehiago edukitzea. Durangon bizitzea eta bertan erroldatuta egotea, gutxienez azken bi urteetan etenik barik, eskabidea aurkezten den unean. (Ikusi deialdiaren 2.artikulua)
Dokumentazio

Dokumentazio orokorra

  1. Eskaera orria
  2. Onuradunen NAN kopia
  3. Higiezinaren jabearen baimena obrak egiteko, eskatzailea errentan dagoenean 
  4. Justifikazio eredua, obra egin eta gero

Durangoko Udalak, eskuragarri dauden datuen bitartekotza-sistemen bidez, behar diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu administrazioak bere esku dituen interesdunen datuetan, zuk berariaz kontrakorik esan ezean (kasu horretan, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko duzu).  

  1. Segurtasun sozialarekin zerga-betebeharrak egunean izatea
  2. Zerga-betebeharrak egunean izatea (BFA)
  3. Azken bi urteetan kobratutako pentsio/laguntzen zenbatekoari buruzko agiria      
  4. PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa (salbuetsiak eta gabeak)
  5. Ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak
  6. Finantza-erakundeetako kontuak eta horien saldoen zenbatekoa    

Informazio hori bizikidetza-unitatearen diru-sarrera guztiei dagokie.

Dokumentazio espezifikoa    

I. MOTAKO obretarako: "Instalazio elektrikoa berritzea, laguntzak eskatzeko unean":

Eskaera

  1. Instalazio elektrikoa berritzeko obren aurrekontua. Partidak zehaztu behar dira, obra bakoitzaren aleko prezioarekin. Bestela, ez du baliorik izango. BEZa ez dago diru-laguntzari lotuta.
  2. Udalaren obra-lizentzia.

Obrak amaitzean:

  1. Berritutako instalazio elektrikoaren faktura, partiden arabera zehaztuta eta aleko prezioarekin.
  2. Behe Tentsioko Instalazio Elektrikoaren ziurtagiria (buletina), Industriako Lurralde Ordezkaritzak behar bezala zigilatuta.

II. MOTAKO obretarako: "Baineraren ordez dutxa jartzea":

Eskaera

  1. Baineraren ordez dutxa jartzeko egin beharreko igeltserotza- eta iturgintza-lanen aurrekontua, partidetan zehaztuta eta aleko prezioarekin. BEZa ez dago diru-laguntzari lotuta.
  2. Udalaren obra-lizentzia.        

Obrak amaitzean:

  1. Baineraren ordez dutxa jartzeko egin beharreko igeltserotza-, iturgintza-lanen eta irisgarritasunerako behar diren elementuen fakturak. Faktur horiek diru-ataletan zehaztuko dira eta aleko prezioarekin (dutxa-itxitura ez dago diru-laguntza honen barnean).      

INFORMAZIO GEHIAGORAKO OINARRIAK KONTSULTATU

Nola eskatzen da

Egoitza elektronikoa: egoitza-sede.durango.eus  (Eskatzailea identifikatzea ziurtagiri digitalaren bidez eta sinadura elektronikoa)

Aurrez aurre: Presentzialki Durangoko Udaleko erregistro orokorrean eskariak aurkeztu. 

1.    Lanak hasi aurretik, dirulaguntzaren eskatzaileek, I Eranskina bete eta eskatzen den dokumentazio guztia gehitu behar dute. Eskaera-orria. Eranskina I.

2.    Eskaera ostean, dirulaguntzaren onarpena egingo da.

3.    Behin lanak eginda,  II Eranskina entregatu behar da dokumentazio guztiarekin, obrak eta gastua egin direla ziurtatzeko. II Eranskina-justifikazioa. 

4.    Lanak eta egindako gastua egiaztatu ondoren, laguntzaren ordainketa egingo da.

Zenbateko 7.500€
Hasiera data 2025-05-26
Amaiera data 2025-11-06
Oharrak Obra-gastuaren justifikazioaren amaiera-data 2025eko abenduaren 12an izango da.
BDNS
Egoera Itxita
  • Helbidea   Gizarte Ekintza arloa - Barrenkale 17, 2.solairua - 48200 Durango
  • Telefonoa   944657091
  • Mezu elektronikoak   gekintza@durango.eus