Diru Laguntzen zerrenda

Psikobono Durango 2025
Urtea 2023
Eremua Deskribapena
Helburu Oinarri hauen xedea da Durangon erroldatutako 14 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Durango Psikobono” bonuen dirulaguntzaren baldintzak arautzea. Bonu horiek Durangoko zentro edo kabinete psikologikoetan kontsulta eta arreta psikologiko pertsonalizatua egiteko dira.
Oinarriak

Psikobono Durango 2025-Oinarriak

Eskatzaile Psikobonoak eskuratzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira: a) Durangon erroldatuta egotea eskabidea aurkezten den egunean. b) 14 eta 35 urte bitartekoak izatea eskabidea aurkezten den egunean. c) Eskatzailea Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren arrazoi eragozleetan ez egotea. Atxikitako entitateak: Atxikitako erakundetzat hartu ahal izango dira psikologia kliniko edo sanitarioko profesionalak, baldin eta Durangoko psikobono programara atxikitzen badira.
Dokumentazio

1.- Programara atxikitzeko profesionalak:

Informazioa eta dokumentuak egoitza elektronikoan. 

2.- 14 eta 15 urte bitarteko onuradunak:

Informazioa eta dokumentuak egoitza elektronikoan, 2025eko urtarrilaren 20tik aurrera. 

INFORMAZIO GEHIAGO OINARRIETAN

INFORMAZIO KARTELA

Nola eskatzen da
NOIZ ESKATU DEZAKET?

 1.-Programara atxikitzeko profesionalak: 

  • Hasiera epea: 2024ko abenduak 16
  • Bukaera epea: 2025eko azaroak 27

2.- Psikobonoak erosteko:

  • Hasiera epea: 2025eko urtarrilak 20
  • Online erosteko, egun horretan zabalduko da 
  • Psikobonoak erosteko eta erabiltzeko azken eguna azaroaren 27an izango da. 
  • Egun horretatik aurrera psikobonoak iraungitzat joko dira eta ezin iango dira erabili. 

    14 eta 15 urte bitarteko onuradunak:

Guraso edo legezko tutoreek aurretik eskaera bat egin beharko dute. 

1. Online. Durangoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Horretarako, eskatzaileak baliozko ziurtagiri elektronikoa izan beharko du.

2. Aurrez aurrekoa. Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). 

    16 eta 35 urte bitarteko onuradunak:

Gazteek digitalki erosi ahal izango dituzte bonuak, https://bonoa.durango.eus;  plataformaren bidez, baita herriko kutxazainetan ere:

Zenbateko 110.000,00
Hasiera data 2024-12-16
Amaiera data 2025-11-27
BDNS
Egoera Itxita
  • Helbidea   Durangoko Udala Barrenkale 17, 2.solairua
  • Telefonoa   944657091
  • Mezu elektronikoak   gekintza@durango.eus