Diru Laguntzen zerrenda

Dirulaguntza deialdia 2025: DESGAITASUNA DUTEN GAZTEENTZAKO TRATAMENDU ETA PROGRAMAK
Urtea 2025
Eremua Deskribapena
Helburu Udalerriko desgaitasuna duten adingabeek jasotzen dituzten tratamenduetarako, haurren eta gazteen garapenerako tratamendu terapeutikoak ematen dituzten eta horretarako legezko gaikuntza duten erakundeetan, 2025.urtean.
Oinarriak

OINARRIAK

Eskatzaile Laguntza hauen onuradun izango dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak: Bizkaiko Foru Aldundiak aitortutako, gutxienez %33ko desgaitasuna duen adingabeak izatea (6-18 urtekoak; 6 urteak betetzen dituen egunetik hasita eta hamatzortzi urte betetzen dituen aurreko eguneraino) eta 4. artikuluan deskribatutako tratamenduak jasotzea haur eta gazteen garapenean espezializatutako, horretarako legezko gaikuntza duten zentro eta erakundeetan. Onuraduna Durangon erroldatuta egon beharko da eskabidea aurkeztu aurreko azken hamabi hilabeteetan, gutxienez.
Dokumentazio

Eskaera orria (I.Eranskina)

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Onuradunaren (eskatzailearen) NAN edo familia-liburua.
  2. Guraso-ahala edo legezko ordezkaritza duen pertsonaren NANa.
  3. Tratamenduak ematen dituen erakundearen aurtengo fakturak eta/edo aurrekontua, tratamenduen izena zehaztuta.
  4. Onuraduna titularra den aurrezki-libreta edo banku-kontua (desgaitasuna duen adingabea).
  5. Desgaitasuna aitortzeko Bizkaiko Foru Aldundiak emandako ebazpena.
  6. Adingabearen tutoretza duten pertsonak bananduta edo dibortziatuta badaude, ardurapeko adingabeen gastuen ekarpenari buruzko araubide arautzailea egiaztatzen duen dokumentazioa.
  7. Bizikidetza-unitateko pertsona bakoitzaren aurreko ekitaldiko errenta-aitorpena.
  8. Segurtasun sozialarekin zerga-betebeharrak egunean izatea.
  9. Zerga-betebeharrak egunean izatea (BFA)

Justifikazio eredua ( II.eranskina )

INFORMAZIO GEHIAGORAKO OINARRIAK KONTSULTATU

Nola eskatzen da

Eskabideak hiru toki hauetan aurkeztu ahal izango dira:

  1. Durangoko Udalaren erregistro orokorrean (HAZ)
  2. Durangoko Udalaren egoitza elektronikoa: egoitza-sede.durango.eus
  3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako edozein lekutan aurkeztu beharko dira.
Zenbateko 20.000
Hasiera data 2025-09-03
Amaiera data 2025-10-31
Oharrak Dirulaguntza hau 2025eko irailaren 3tik 2025eko urriaren 31ra arte eskatu ahal izango da.
BDNS
Egoera Itxita
  • Helbidea   Gizarte Ekintza arloa - Barrenkale 17, 2.solairua - 48200 Durango
  • Telefonoa   944657091
  • Mezu elektronikoak   gekintza@durango.eus;