Gazte foroa

THE NOT-SO-GREEN MAN


Naturari egindako kantu bat, Ama Lurrarekin dugun harreman ahaztuari eskainitako dantza bat, Bartzelonan bizi den Oskar Luko aktore durangarraren eskutik.
Bakarkako dantza-antzerki saio bat: giza gorputza eta landare-burua. Gizon Berdea izaki legendarioa da, berpizkundearen ikur gisa irudikatzen dena batez ere.

Antzerki fisikoa, maskarak eta kantu tradizionalak baliatuz, krisi klimatikoaren aurrean jartzen gaituen bidaia intimoa. Naturarekiko dugun deskonexioa modu finean zalantzan jartzen duen lan hunkigarria.

0808OSKARLUKO
Data
Calendario larunbata, 08 abuztua 2026 Denbora 20:00  -  21:00
Lokalizazioa

Benita Uribarrena parkea / eguraldi txarrarekin San Agustin Kultur Gunea