Gazte foroa

52 HERCIOS. Ados Teatroa

Izenburuak azken 35 urteotan Ozeano Bareko hainbat tokitan entzundako soinu bitxi baten frekuentziari egiten dio erreferentzia, balea urdin baten kantuaren antzekoa da. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertzio arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” honen ahotsa, 52 hertziotakoa, espeziearen entzumen-mugatik kanpo geratzen da.


Dirudienez, “52 hertzioko balea” jaiotzez gorra izan daiteke, eta horregatik ez zuen inoiz ikasi bere kantuak frekuentzia egokian emititzen. 


Ez da beste balearik bere deiari erantzuteko gai. 52 hertziotako balea bakartia horren metafora bihurtzen da, gizarte-isolamenduaren sinbolo gisa, eta nahigabeko bakardadea sofritzen dutenen edota jasan dutenen inguruko ikuspegi poliedrikoa eskaintzen du, elkar gurutzatzen diren bizipenak ehunduz.
 

0926ADOS3
Data
Calendario larunbata, 26 iraila 2026 Denbora 19:00  -  20:10
Lokalizazioa

San Agustin Kultur Gunea (Sanagustinalde, 12)