Ingurumena

Ingurumena

Plan, programa eta xedapen orokorretan parte hartzea

null Durango 2030 Eraikiz
Durango 2030 Eraikiz

Udalak 2030erako ikuspegia duen ekintza-plan berri bat du.

Garapen jasangarriarekiko konpromisoa 2007an hasi zuen, Tokiko Agenda 21en bidez, bere lehen Ekintza Plana onartuta, 2013 eta 2020 artean indarrean zegoen bigarren plan batekin jarraituta.

2022an, 2030 Tokiko Agenda egiteko prozesua hasi zen, barne-egitura definituz eta udalerriaren egoera aztertuz, Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) dagokienez. Prozesu horrek herritarren eta eragile sozioekonomikoen parte-hartze zabala izan zuen, elkarrizketen, galdetegien eta mahai tematikoen bidez. Legegintzaldia aldatu ondoren, Udalak lanari ekin zion berriro, eta 2025eko abenduaren 3ko 2025/3564 Alkatetzaren Dekretuaren bidez, 2030 Agenda behin betiko onartzea ebatzi da.

Ekintza-plan estrategikoak neurriak ezartzen ditu funtsezko eremuetan, hala nola mugikortasunean, ingurumenean, ekonomian, berdintasunean eta herritarren parte-hartzean.

Imagen Durango 2030 Eraikiz

Bulego Teknikoa

  • Helbidea   Barrenkalea 17 2. ezk. 48200 Durango, Bizkaia Mapa
  • Telefonoa   94 603 00 11
  • Mezu elektronikoak   bulegoteknikoa@durango.eus
  • Ordutegia

    Astelehenetik ostiralera:

    09:00-14:00