Espazioak eta zerbitzuak

 

 

 

 

1. Mailegu zerbitzua (liburuak, aldizkariak eta bideoak)

Bazkideek 6 dokumentu har ditzakete aldi berean: 3 liburu 3 astez eta 3 ikus-entzunezko astebetez. Gainera, beste 10 dokumentu ere hartu ahal izango dituzte sareko gainerako biblioteketatik.
Erabilera autonomoa ahalbidetzeko, bibliotekak automailegu-sistemaren aukera eskaintzen du, bi automailegu-makinaren eta itzulketa-postontzi baten bidez.
Maileguaren data berriztezko hainbat modu daude:

  • Telefonoz:  946 03 00 41
  • WhatsAppez: +34 626 73 41 67
  • Emailez: biblioteka@durango.eus
     

 

 

 

 

2. Biblioteka arteko mailegua 

Gure bibliotekan eduki ez arren Euskadiko Liburutegien Sarearen barruan dagoen beste bibliotekaren batean dauzkaten materialak lortu ahal izango dituzte bazkideek.
Horretarako ohiko bideak erabili daitezke:

  • Telefonoz:  946 03 00 41
  • WhatsAppez: +34 626 73 41 67
  • Emailez: biblioteka@durango.eus
     

 

 

3. Ordenagailu eta WI-FI zerbitzua

Internetera konektatzeko eta/edo ofimatikako programak erabiltzeko 6 ordenagailu ditugu eskuragarri. Zerbitzuan alta ematea beharrezkoa izango da, ordenagailuak ordubetez erabili ahal izateko. 

WIFIrako sarbide librea eta doan da eraikin osoan.

     

 

 

 

4. Irakurketa eta kontsulta gelak 

Bibliotekan hainbat gairi buruzko liburuak osatzen duen bilduma eguneratua aurkituko duzu. Behar duzun informazioa aurkitzen lagunduko dizugu eta aukeratutako materiala bertan kontsultatu eta irakurtzeko espazioak ditugu. 

     

 

 

 

5. Ikasketa gelak  

Ikasketa pertsonalerako hainbat gela eskeintzen ditugu.
Azterketa-garaian ordutegi bereziak ezartzen dira; larunbat eta igandean ikasgelak zabalik egoten dira.  

     

 

 

6. Taldeka lan egiteko gelak 

Talde-lanak egiteko aretoak ditugu.
Une honetan, osasun-egoera dela eta, areto bakoitzean gehienez 2/4 lagunentzako lekua duten bi gela ditugu. Aretoak ezin dira erreserbatu, iritsiera-ordenaren arabera egongo dira, eta gehienez HIRU ordu erabili ahal izango dira talde bakoitzean.

     

 

 

 

7. Haur eta gazte atala 

Adinaren arabera sailkatutako hainbat materialen eskaintza: informazio-liburuak, literatura eta filmak. 
Adinaren arabera bi espazio ezberdin daude:

  • 0-7 urte (Haurtxoteka)
  • 8 – 16 urte (Gazteteka)
     

 

 

 

8. Hemeroteka

Euskadi mailako edizioa duten egunkariak eta interes orokorreko aldizkari desberdinak aurkituko dituzu. Egunkariak internet bitartez kontsultatzeko bi ordenagailu eskeintzen dira.

     

 

 

 

9. komikteka

Komikietan espezializatutako bilduma zabala eta eguneratua daukagu.
Helduei zuzendutako atal bat eta gazte-bibliotekan berriki sortutako beste bat.

     

 

 

 

10. Bideoteka

5.000 izenburutik gorako bilduma DVD formatuan. 

     

 

 

11. Udako irakur gunea 

Udako hilabeteetan Tabirako igerilekuetan material eta ekintza programazioa eskeintzen da.

     

 

 

12. E-liburutegia eta e-film sarbidea  

Eusko Jaurlaritzaren online bidezko liburu elektroniko eta filmen zerbitzu birtualetara sarbidea.
Bibliotekak zerbitzuaren erabilerari buruzko azalpenak eta sarbidea ematen ditu.