|
| Durangoko herritarrei Udala eta hau osatzen duten sailak ezagutaraztea izango da bisita hauen helburua. |
- Nori zuzenduta dago?: Interesa daukan edonor etor daiteke ate irekietara eta bisita gidatuetara. Adingabeen kasuan, heldu batek lagunduta joan beharko dute.
- Noiz izango dira? 2026an lau jardunaldi egingo dira:
Irailak 5 11:00etan Euskaraz
Irailak 19 11:00etan Gaztelaniaz
Azaroak 7 11:00etan Euskaraz
Azaroak 21 11:00etan Gaztelaniaz
- Ibilbidea: Ibilbidean zehar, udaletxearen kanpoaldea eta barrualdea bisitatuko dira:
Kanpoaldea: Udaletxearen historia orokorra, eraikinaren arkitektura, berau osatzen duten pinturak, estanpatuak eta arkupea.
Barrualdea: Osoko Bilkuren aretoa, hall-a, alkatetza eta bulego teknikoak bisitatuko dira beren lana erakusteko.
- Iraupena: Guztira 90 minutuko bisita izango da: 20-25 minutu inguru kanpoaldean eta 60-65 udaletxe barruan.
- Gehieneko edukiera: 30 pertsona.
- Doakoa.
- Nola eman izena? Izena eman nahi dutenek honako bide hauen bitartez eman ahal izango dute:
- ONLINE- Webgunean inprimaki bat betez.
- AURREZ AURRE- Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Turismo bulegoan.
- Hautaketa-irizpideak: Baimendutako gehieneko edukiera gaindituz gero, Durangon erroldatutako pertsonen eskaera-dataren hurrenkerari jarraituko zaio.