Juan Manuel Martínez Castaños

Memoria

Juan Manuel Martínez Castaños


Data: 1981/06/24.

Adina: 26 urte.

Non jaioa: Durango (Bizkaia).

Seme-alabak: Bi seme-alaba.

Lanbidea, kargua, bestelakoak: Merkataritza-agentea. Euskara ikasteko liburu, kasete eta materialen etxez etxeko saltzailea. Ekonomia Zientziak ikasi zituen Bilbon.

Egilea: ETAk ez zuen bere gain hartu, eta BVEk bai, baina besterik erakusten dute frogek eta egileetako baten kontra egindako epaiketak.

Heriotza-lekua: Tolosako Beti Alai tabernatik irten eta autora zihoala, beste bi saltzailerekin batera.

Prozedura: Su-armaz egindako atentatua.

Datu gehigarriak: Pedro Conrado naiarekin eta Ugaoko lagun batekin, Iñaki Ibargutxi Erostarberekin, aritzen zen lanean. Haiek ere hil zituzten. Hasieran BVEk hartu zuen bere gain, baina berehala zabaldu zen ETAm-en hutsegitea izan ote zen. ETAk beti ukatu zuen. Eginen “Euskadi 1977-1982”k dioenez, handik bi egunetara “nahasmena dago Tolosako atentatuaren aurreko erreakzioetan. Durangoko hiletan izan ziren Eusko Jaurlaritzako eta HBren Mahai Nazionaleko kideak” (113. or.). 1986an Tolosako udaltzain bat kondenatu zuten ustezko egileei aterpea emateagatik, baina ez da beste epaiketarik ezagutzen. Espainiako Barne Ministerioak biktima bezala errekonozitu zuen.