Astarloa Kulturgintza Durangoko Udalaren erakunde autonomoa da.
Durangoko Udaleko Osoko Bilkurako talde politiko guztiak ordezkatuta dauden Junta Errektore baten bidez kudeatzen da, modu proportzionalean.
Junta Errektorea erakunde autonomoaren zurendaritza-organo gorena da eta honako hauek osatzen dute:
- Erakundearen berezko presidentea.
- Erakundearen egitezko presidentea.
- 5 eta 11 arteko batzordekide.
- Erakundeko idazkari nagusia edo bere ordezkari jardun duena, hitzarekin baina botorik gabe.
- Korporazioko Kontuhartzaile nagusia edo bere ordezkari jardun duena, hitzarekin baina botorik gabe.
- Eta gerentea, hitzarekin baina botorik gabe.
Junta Erreaktorearen funtzioak erakunde autonomoaren estatutuetan azaltzen dira.
GOBERNU-BILKURAREN EGINKIZUNAK
Kontseilu-errektorearen eskumenak honako hauek dira:
- Erakunde Autonomoaren jarduteko eta kudeatzeko estrategia zehaztea eta urte- ko ekintza-plana onartzea.
- Organismo Autonomoa osatzen duten unitateak eta zerbitzuak eta gerentearen jarduketa kontrolatzea eta fiskalizatzea, Alkatetzari eta Udalbatzari dagozkien eskumenak alde batera utzi gabe.
- Urteko Kontuak onartzeko proposamena egitea. Urteko Kontu horiek, gero, Udal- batzari igorriko zaizkio, behin betiko onar daitezen, tokiko ogasunak arautzeko legedian aurreikusitako izapideak beteta.
- Epaitegi, auzitegi, aginte, administrazio eta korporazio guztien aurrean ekintza eta helegite guztiak gauzatzea, Erakunde Autonomoaren ondasunak eta esku- bideak defendatzeko. Era berean, egoki denean, errekurtsoan atzera egitea edo horri amore ematea, betiere tokiko araubidearen legedian ezarritakoarekin bat, eta Udalbatzari horren guztiaren berri ematea.
- Udalbatzari estatutu hauek bertan behera uztea, aldatzea edo zabaltzea propo- satu ahal izango zaio.
- Erakunde Autonomoaren Araudiak Ordenantzak eta zerbitzuen jardunbi- de-arauak baita Kontseilu Errektore beraren jardunbide- arauak ere onartzeko, aldatzeko, zabaltzeko eta indarrean jartzeko proposamena egitea Udalbatzari.
- Beste administrazio, erakunde, entitate edo pertsona fisiko zein juridiko batzue- kin egin beharreko hitzarmenak, itunak eta lankidetzako onartzea.
- Administrazio Publikoen kontratuen gaineko legedian eta tokiko araubidean apli- katzekoa den gainerako legedian aurreikusitakoarekin bat, kontratazioa egitea.
- Erakundearen eskumen-mugen barnean, Aurrekontua Gauzatzeko Oinarrietan ezarritako gastuak egin eta horretarako baimena ematea.
- Ondasun higiezinak erabiltzeari dagokionez, horren araubide juridikoa tokiko erakundeen ondasunak arautzen dituen araudiaren araberakoa izango da
- Arestian aipatutako mugen barnean, Erakunde Autonomoaren beraren ondasu- nak baita dohaintzetatik, diru-laguntzetatik eta legatuetatik jasotakoak bere gain hartzea, kudeatzea eta administratzea. Era berean, erakunde autonomoaren on- dasunen eta eskubideen inbentarioa onartzea, urtero zuzentzea eta eguneratuta edukitzea, eta eskumeneko zinegotziko edo sailera igortzea.
- Maileguko eta altxortegiko eragiketak nahiz kauzioko eragiketak hitzartzea, be- tiere, Aurrekontua Betearazteko Oinarrietan ezarritako mugen barnean.
- Erakundeko aurrekontua, langileak eta lanpostu guztien zerrenda edo katalogoa proposatzea, Udalbatzaren eskumeneko organoak onar dezan.
- Udaleko Osoko Bilkurari zergak, prezio publikoak eta eskubide publikoko gaine- rako ondasun-prestazioak ezar edo/eta arau ditzan proposatzea.
Erakunde Autonomoko presidenteak honako eskuduntza hauek izango ditu:
- Kontseilu Errektorearen bileren deialdia egitea, horien buru izatea, horiek etetea eta amaiaraztea, eta, bozketetan berdinketarik egonez gero, kalitateko botoare- kin berdinketa haustea.
- Kontseilu Errektorearen akordioak bete daitezela agintzea.
- Erakunde Autonomoaren aurrekontuaren aurreproiektua eratzea, gerentea, es- kuhartzailea eta horretarako izendatutako langileak bertan daudela.
- Erakundearen eskumen-mugen barnean, Aurrekontua Gauzatzeko Oinarrietan ezarritako gastuak egin eta horretarako baimena ematea.
- Obligazioak onartzea eta kitatzea eta ordainketak agintzea.
- Kontratazio-organoa izatea, kontratuen eta toki-araubidearen arloetan indarrean dagoen legediarekin bat.
- Ondasunak eta eskubideak eskuratzea eta besterentzea, kontratuen eta to- ki-araubidearen arloetan indarrean dagoen legediarekin bat.
- Erakunde Autonomoa ordezkatzea auzitegi, epaitegi, administrazio, korporazio, autoritate, notario nahiz partikularren aurrean, eta besteren bati erakundea or- dezkatzeko agintea eta boterea ematea, edo bere burua ordezkatzea, bidezko denean.
- Erakunde Autonomoa defendatzeko ekintza judizial eta administratiboak gau- zatzea, bere eskumeneko arloetan, nahiz eta arlo horiek beste erakunde bati eskuordetuta egon. Era berean, premiazko egoeretan, Kontseilu Errektorearen eskumeneko arloetan ere eskumen horiek beteko ditu, eta hori berresteko Kon- tseilu Errektoreari egoeraren berri emango dio egiten den lehen bileran.
- Larrialdi-egoeretan, bere erantzukizupean, erabaki egokiak eta beharrezkoak hartzea. Halakorik jasoz gero, horren berri eman beharko dio kontseilu-erredak- toreari lehen bileran.
- Dokumentuak, eskriturak eta polizak izenpetzea.
- Kredituko eragiketak zehaztea, Tokiko Ogasunen eta aurrekontua gauzatzeko udal-arauen gainean indarrean dagoen legediarekin bat.
- Erakunde Autonomoaren zerbitzuen eta unitateen antolamendu-egitura onar- tzea baita horri dagokion aurrekontu-zuzkidura ere, hori guztia indarrean dagoen araudiarekin bat eta aurrekontu-mugen barruan, kasu bada.
- Erakundearen interes zehatzak kudeatzeko eta administratzeko eskumenak, bertako beste organo bati esleitu gabekoak betetzea baita Kontseilu Errektorean eskuordetzan emandako beste eskumen guztiak ere.
Batzar eguna: Batzorde Informatiboetako aurreko asteko Asteartean, 17:00etan
Batzordekideak:
| TALDE POLITIKOA | TITULARRAK | ORDEZKOAK | |
| EAJ-PNV | Paule Sanchez Arieta-Araunabeña anderea | Lehendakaria | Iker Txertudi Gaztelu jauna |
| EAJ-PNV | Arantza Barrenetxea Arruti anderea | Mahaikidea | Julene Zamalloa Fuentes anderea |
| EAJ-PNV | Asier Perugorria Garcia jauna | Mahaikidea | Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia anderea |
| EH Bildu Durango | Martin Loizate Sarrionandia jauna | Mahaikidea | Goiuri Aginako Etxenagusia anderea |
| EH Bildu Durango | Juan Antonio Bueno Moreno jauna | Mahaikidea | Oihana Estibez Barrena anderea |
| EH Bildu Durango | Nagore Lozano Zarandona anderea | Mahaikidea | Iker Urkiza Quilez jauna |
| DES-SVD | Sheila González Santos anderea | Mahaikidea | Jesica Ruiz Perez anderea |
| HE-ID | Jorge Varela Dorrio jauna | Mahaikidea | |
| PP | Carlos David Garcia Fernandez jauna | Mahaikidea | |
| Astarloa Kulturgintzako administraria | Idazkaria |