Eusko Jaurlaritzak kudeatutako laguntzak:
2021eko uztailaren 21eko Aginduan, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa.
• PARTIKULARREN OBRAK: Obra partikularrearako finantza-neurriak
Birgaitzeko obrak edo esku-hartzeak familia bakarreko etxebizitzetan edo jabetza horizontaleko edo higiezin-konplexu pribatuko erregimeneko eraikinetako elementu pribatiboetan egiten direnean, bai etxebizitzetan, bai etxebizitzarako erabiltzen diren lokaletan.
•ERKIDEGOAREN OBRAK: Bizilagunen erkidegoen birgaitze-lanak laguntzea, bizigarritasuna hobetzeko, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbideak egokitzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.
Lagundutako jarduerak:
- Eraikina egitura eta eraikuntza aldetik egokitzea eta etxebizitzen eta merkataritza-lokalen bizigarritasun-baldintzak egokitzea
- Etxebizitzak eta sarbideak ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzako indarrean den araudira egokitzea.
- Inguratzaile termikoan lanak egitea, energia aurrezteko.
- Eraikuntzaren eta etxebizitzaren akabera orokorra eraikuntza onaren irizpideetara egokitzea
https://www.euskadi.eus/komunitatea-birgaitze/web01-tramite/eu/
•BIRGAITZE INTEGRAL ETA EFIZIENTERAKO ERKIDEGOAREN OBRAK:
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, birgaitze integral eta eraginkorrerako Erkidegoko obretarako (3. lerroa), Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak araututako etxebizitza eta eraikinetako birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurrien programaren esparruan.
Zer dira birgaitze integral eta eraginkorrerako obra komunitarioak?
Birgaitze integraleko eta efizienteko obra komunitariotzat hartzen dira birgaitze-obrek esku-hartze proiektu baten berezko irismen globala dutenean. Proiektu horrek, batera eta aldi berean, energia-efizientzia, irisgarritasuna eta segurtasuna hartzen ditu, sutea gertatuz gero, gutxienez bizitegi-tipologia kolektiboko eraikin oso bat, nagusiki etxebizitza-erabilera duena. Era berean, esku-hartze proiektuetan, etxebizitzen kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak jaso ahal izango dira.