Zer da?
Mugikortasun iraunkorreko plana (MIP) hiri-mugikortasunean beharrezkoak diren aldaketak jasangarritasun-irizpideen arabera bultzatzeko tresna da, plangintzaren erdigunean pertsonak eta haien osasuna kokatuz.
Zein da helburua?
MIParen (2010-2015) helburua da pertsona guztientzako giro osasuntsua bermatzea, ibilbide irisgarri, seguru eta erakargarrietan ibiltzeko eta pedalei eragiteko, eta, ahal den neurrian, ibilgailu pribatuetan barruko joan-etorriak saihestea.
Nola?
2010ean, Durangoko Udalak Durangoko 2010eko Mugikortasunaren Diagnostikoa egin zuen, eta, herritarren parte-hartzearen bidez, Mugikortasun Jasangarriaren Plana (2010-2015) prestatu zen. Plan horretan, iraunkortasun-irizpideekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin gauzatu beharreko neurriak zehazten dira, eta barne-mugikortasunaren erdigunean jartzen dira oinez eta/edo bizikletaz egindako joan-etorriak.
- Mugikortasun Diagnostikoa (2010) (74 Mb)
- Mugikortasun iraunkorreko planaren proposamenak (2010-2025) (30 Mb)
- Iradokizunen buzoia: bulegoteknikoa@durango.eus