Onartutako EPE eta betetze-maila

 

Enplegu Publikoaren Atarian argitaratuta daude Durangoko Udalaren honako urte hauetako lan eskaintza publikoak: 

Eskaintza horietan jasotako plazak 3 urteko epean deitu beharko dira, eta, horretarako, hautagaiak hautatzeko prozesu bakoitza arautuko duten oinarriak diseinatu eta argitaratuko dira.

Hautaketa-prozesuak dira, beraz, administrazio publikoek herritarrei probetan (oposizioetan) parte hartzeko deia egiteko dituzten tresnak, bai eta beren erakundeak langile berriekin hornitzea ahalbidetuko duten lehiaketak ere.

Ezohiko moduan, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak eten egin du eskaintzetako plazak deitzeko 3 urteko gehieneko epea, eta ezohiko prozedurak arautu ditu behin-behinekotasun hori murrizteko.

Horren guztiaren ondorioz, Durangoko Udalaren 2018., 2019. eta 2020. urteetako eskaintzetako plazak, hurrenez hurren deitu behar zirenak, eta orain 20/2021 Legeak ezarritako legezko baldintzak betetzen dituztenak, 2022. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartu dira, enplegu publikoan aldibaterakotasunaren salbuespenetako egonkortzeko prozesuak eta ezohiko egonkortzeko prozesuak artikulatzen dituena.


Betetzea:

 

Dokumentuak