Zientziaren ertzetik zientzia-dibulgazioan oinarritzen den eta hitzaldi – solasaldietan egituratua dagoen egitasmoa da. Normalean dibulgazio zientifikoko ekitaldietara joaten ez direnentzat da, neurri handi batean, honako ekitaldiak hiriburuetan edota akademietan antolatzen baitira.
Zientziaren ertzetik-ek gertuko eta gaurkotasuna duten gaiak hurbildu eta azaltzea du helburu, orain arte zientziak eman dizkigun ezagutzak eta ebidentziak ardatz hartuta. Baina, era berean, elkarrizketa sustatu nahi du, adituen eta herritarren arteko solasaldiak bideratuz, iritziak trukatuz kezkak bildu eta argituz eta ikuspuntuak bateratuz.
Ez dago izena eman beharrik, toki-kopuru libre dago plazak bete arte.
URRITIK MARTXORA (OSTIRALAK)
URR 2 Delitos de odio en Euskadi. ¿en que? punto estamos? JON MIRENA LANDA. Zuzenbide penalean katedraduna EHUn eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren zuzendaria.
AZA 6 Online gorrotoa neurtzeko eta monitorizatzeko tresnak.IKER LAUZIRIKA. EHUko Informazio Digitalaren Zuzenbidean doktoregaia.
ABE 18 Sareetan komunikatzen duten ikertzaileen aurkako erasoak eta jazarpena. MAIDER EIZMENDI. GUREIKER ikerketa-taldea.
URT 8 Co?mo hablar de los discursos de odio en los centros educativos. Co?mo proteger al alumnado. ANDER GUTIERREZ-SOLANA JORNOUD. Komunikazioan doktorea da eta EHUko Haurtzaroa eta Komunikazioa ikerketa-taldekoa.
OTS 5 Influencerren mezuek duten eragina gizartean. ITZIAR ALKORTA. Zuzenbide zibilean aditua, bioetikan eta biozuzenbidean espezializatua.
MAR 5 Bullying o acoso entre menores: un problema presencial y digital. GEMMA MARTINEZ. Ikerlaria EHUn eta EU Kids Online Europako ikerketa-sareko kidea.