Durangoko Udaltzaingoaren helburu nagusia da herritarren eskubide eta askatasunen erabilera bermatzea, prebentzioaren eta laguntzaren bidez, baita herritarrekin lankidetzan aritzea eta haien ongizatea eta bizi kalitatea hobetzen saiatzea ere.
Horretarako, oinarrizko balio hauek ditu:
- Beti eskuragarri dagoen zerbitzua izatea.
- Zerbitzu profesionala eta herritarrekiko hurbilekoa izatea, beharrak ulertuz eta horiei erantzunez.
- Zerbitzu eraginkorra izatea, prestatua eta gizartearen eta indarrean dagoen lege-esparruaren etengabeko aldaketetara irekia.
- Zerbitzu arduratsua izatea, gizarte demokratiko batean betetzen duen funtsezko eginkizunaz jabetuta, eta segurtasuna eta gizarte-ongizatea mantentzea.