ZINEGOTZIGO DELEGATUAK. EGINKIZUNAK

ZINEGOTZIGO DELEGATUAK. EGINKIZUNAK

Alkatearen eskumenekoak diren eginkizunak egiten dituzte delegazioz. Delegazioak honakoak jasotzen ditu: dena delako saileko gaien zuzendaritza politikoa eta administrazio-ekintzak agintzeko eskumena. Durangoko Udalean zinegotzigo delegatu bat dago udal zerbitzuek biltzen dituen sail bakoitzeko: antolakuntza, lurraldea eta herrigintza. Honez gain, beste lau dau izaera sektoriala dutenak. Hona hemen guztiak: • Antolakuntza: Iker Urkiza Quilez (EH Bildu-Durango). • Lurraldea: Aritz Bravo Zubillaga (EH Bildu-Durango). • Herrigintza: Julian Rios Santiago (EP/HE/I) • Berdintasuna: Ane Abanzabalegi Areitio (EH Bildu-Durango). • Jaiak: Juan Antonio Bueno Moreno (EH Bildu-Durango). • Merkataritza: Aritz Bravo Zubillaga (EH Bildu-Durango). • Turismoa: Neskutz Rodriguez Ormazabal (EP/HE/I).