Edukiontzi mugikorren zerbitzua Alde Zaharrean jartzen da , bertan hondakinen bilketa errazteko:
- Hondakin, paper/kartoi, hondar-frakzio, beira, ontzi, pila eta hondakin organiko guztiak bertan utzi ahal izango dira.
- Arratsaldero egongo dira (19: 00ak inguruan) Alde Zaharreko bost lekutan.
- Goizetan (6:30 inguru) erretiratuko dira hondakinak deskargatzeko.
- Ondo erabili zerbitzu hau, hondakin mota bakoitza bereiziz eta dagokion postontzian utziz.
- Ibilgailu elektrikoa erabiliko da.
Non egoten dira edukiontzi mugikorrak ?
- Uribarri kalea, 11
- Andra Mari kalea, 18
- Komentukalea, 14
- Artekalea, 29 (Udaletxeko plaza)
- Bartolome Ertzilla kalea
