
Udal Artxiboak dauka Udalaren ondare dokumentala gordetzeko eta zaintzeko ardura.
Durangoko Udal Artxiboaren helburu nagusia da Udalak bere eginkizunetan egiten eta jasotzen dituen agiriak biltzea, antolatzea, gordetzea eta zabaltzea. Horrela, zerbitzu bi ematen zaizkie:
- alde batetik, Udalaren sailei, kudeaketa administratiboan lagunduz;
- bestetik, herritarrei, agirien bidez euren eskubideak froga ditzaketelako eta ikerketa historikoa bultzatzen delako.