Erabiltzaileen eskubideak
- Tratu profesionala, adeitsua eta errespetuzkoa jasotzea, jaiotza, jatorri-arraza, erlijio, sexu-joera, iritzi edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskriminaziorik egin gabe.
- Datu pertsonalen tratamendu egokia eta kontsulten konfidentzialtasuna bermatzea.
- Artxiboko kontsulta-gelara askatasunez eta doan sartzea, ezarritako baldintza eta ordutegietan.
- Artxiboan gordetzen diren dokumentuak kontsultatzea eta indarrean dagoen araudiaren arabera erreproduzitzea.
- Dokumentu-funtsei eta eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa eta aholkularitza jasotzea.
Erabiltzaileen betebeharrak
- Ordenari eustea eta Udal Artxiboko pertsona, ondasun higigarri eta higiezinekiko errespetuzko jarrera izatea, kalterik eragin gabe.
- Zerbitzu publikoak zuzen eta arduraz erabiltzea.
- Instalazioen eta ematen diren zerbitzuen erabilera-baldintzak errespetatzea.
- Datuak babesteari eta jabetza intelektualari buruzko legeria betetzea.
- Dokumentuen erreferentziak aipatzea, artxiboko langileen indikazioei jarraituz.