Edukia


Udalaren aurrekontu orokorra honako dokumentu hauek osatzen dute:

  • Memoria: aurrekontuen edukia azaldu behar da bertan, aurreko urteen aldean izan diren aldaketa nagusien azterketa barne, baita Aurrekontuak Betetzeko Udal Araudiko neurriak ere.
     
  • Ekonomi eta Finantza Txostena. Honako hauek biltzen ditu:
  1. aurreikusten diren diru-sarrerak eta kreditu eragiketak balioesteko oinarriak.
     
  2. aski krediturik baden (dirua) galda daitezkeen obligazioei (gastuak) eta zerbitzuen funtzionamendu gastuei aurre egiteko.
     
  3. udal baliabideak (diru-sarrerak) aski diren konpromisozko kredituak (epe ertaineko gastuak) finantzatzeko.
  • Aurrekontu orokorrak guztira eta aurrekontu bateratua: aurrekontu bateratua da aurrekontu orokorra, barne transferentziak konpentsatu ondoren.
     
  • Aurrekontua Betearazteko Oinarriak: Aurrekontuen alorreko xedapen orokorrak udal erakundera eta honen inguruabarretara egokitzen ditu; besteak beste, bermeak eman nahiz zorrak egiteko orduan dauden gehienezko mugak.
     
  • Aurrekontu Orokorren likidazioa: itxitako azken ekitaldiarena, eta lortutako gauzatze mailaren memoria, eta egungo ekitaldiarenaren aurrerapena (gutxienez 6 hilabete).

Horiez gain, bai Durangoko Udalaren aurrekontuetan, baita Erakunde autonomoen (Astarloa Kulturgintza, Bartolome Ertzilla Musika Eskola, Durangoko Udal Euskaltegia eta Durango Kirolak) eta Sozietate publikoen (Durango Eraikitzen eta Landako Erakustazoka) aurrekontuetan ere, biltzen dira hauek:

  • Sarreren orria: likidatzea aurreikusten den eskubide ekonomikoen zenbatekoa. Diru-sarreren egoera-orrian jasotzen diren zenbatekoak gutxi gorabeherakoak dira, Aurrekontua egiten den unean zehaztasunez ezagutzen direnak salbu, zeinak zehaztasunez eta kopuru finkoa adieraziz jasoko diren.
     
  • Gastuen orria: ordainketa eta konpromiso betebeharrei (gastuei) aurre egiteko beharrezko diren kredituak (dirua). Mugatzailea. Gastuak sailka agertzen dira, udalaren kasuan, eta hiru sailkapenetan: ekonomikoa, funtzionala eta organikoa.
     
  • Programen deskribapena: diru-sarreren eta gastuen edukia eta deskribapena programaka.
     
  • Konpromiso-kredituen eranskina: hainbat urterako gastuak.
     
  • Inbertsioen eranskina: onartutako hirigintza-plangintzarekiko loturak barne.
     
  • Transferentzi eta diru-laguntzen eranskina: transferentzia, hitzarmen eta diru-laguntzen gastuak.
     
  • Zorpetzeari buruzko eranskina: aurrekontu ekitaldiaren hasieran eta bukaeran aurreikusten den zor maila, interes aldaketak eta ordainketak zehazturik, baita finantza kargaren maila ere, ohiko eragiketetatik datozen baliabideekin alderatuta.
     
  • Langileak biltzen dituen eranskina: Lanpostu zerrenda, Plantilla Organikoa eta langileen gastuari buruzko txostena.