| Udal-aurrekontua ekonomia-ekitaldiko diru-sarreren eta gastuen aurreikuspena jasotzen duen ekonomia- eta finantza-dokumentua da, dena delako urtean gehienez izan daitezkeen gastuen aurreikuspena eta gastu horien finantziazio-iturriak zehazten dituena. Hitz batez, udal-aurrekontuak zehazten digu zein den Udalak eta haren mendeko erakunde autonomoek eta entitateek (kapital sozialaren %50 baino gehiago udalaren jabetzakoa bada), herritarren ordezkari gisa, kudeatzen duten diruaren jatorria eta zertarakoa. Udal-aurrekontua urtebete hartu ohi du, urte naturalarekin bat eginez (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra), eta udalerriko Gobernuak formulatutako estrategia politikoari lotuta dago. Ondorioz, aurrekontua funtsezko tresna bat da kudeaketa publikorako, eta udal-jardueren plangintza, programazioa, kontrola eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko balio du. Plangintza-tresna bat denez, udal-aurrekontua etengabe berrikusten ari den tresna bizia da, eguneroko errealitatera egokitzeko. Beraz, aurrekontuan sartutako gastuen edo sarreren kantitatean edo helburuan egiten den edozein aldaketa, dagokion kreditu-aldaketaren bidez adierazi eta izapidetu behar da. | | |