Aurrekontu orokorren egiturak diru-sarrera eta gastuen izaera ekonomikoa hartzen du aintzat, eta lortu nahi diren helburu eta xedeak.
Era berean, honela sailkatzen dira: ohiko eragiketak, kapital eragiketak eta finantza eragiketak.
A. Diru sarreren egoera
Diru-sarreren egoera-orriaren egituran ohiko, kapital eta finantza eragiketen ondoriozko aurreikuspenak bereizten dira.
Ohiko eragiketak
- Zuzeneko zergak: Ekonomi edo famili zirkunstantzien arabera galdatzen diren ordainketak dira (adibidez, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga -OHZ- , Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga -TMIZ- edo Ekonomia-Jardueren gaineko Zerga -EJZ-).-
- Zeharkako zergak: Kontsumoa zergapetzen duten ordainketak dira, hura egiten duena eta haren zirkunstantziak zeinahi direlarik ere (adibidez, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga -EIOZ-).
- Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: Erabiltzaileek zuzeneko onura dakarkieten zerbitzu publiko eta jardueren truke egiten dituzten ordainketak dira (adibidez, zabor bilketa zerbitzua edota TAO).
- Ohiko transferentziak eta diru-laguntzak: Besteek, batez ere Administrazio Publikoek, Udalari ohiko gastuetarako egiten dizkioten ekarpenak dira (adibidez, Udalkutxako ekarpena).
- Ondare-sarrerak: Udalaren ondasunek ematen dituzten errentak eta enpresa publikoen irabaziak (adibidez, administrazio emakidak edo alokairuak).
Kapital-eragiketak
- Inbertsioak besterentzea: Udal lursailak eta bestelako ondasun higiezinak besterentzearen ondorio diren diru-sarrerak.
- Kapital transferentziak eta diru-laguntzak: Besteek, batez ere Administrazio Publikoek, Udalari inbertsio gastuak finantzatzeko egiten dizkioten ekarpenak dira.
Finantza-eragiketak
- Finantza-aktiboak: Finantza-eragiketen ondorio diren diru-sarrerak.
- Finantza-pasiboak: Orokorki, inbertsioak finantzatzeko eskatutako maileguen sarrerak dira.
B. Gastuen egoera
Gastuen Egoera-orriaren egitura ekonomikoan ohiko, kapital eta finantza eragiketetarako kredituak bereizten dira.
Ohiko eragiketak
- Langileak: Langile publikoen gastuak dira (soldata, ordainsaria eta gastu sozialak).
- Ohiko ondasun eta zerbitzuak: Herritarrei funtsezko zerbitzuak (adibidez, argiteria, ura, edota garbiketa) emateak berekin dakartzan gastuak dira.
- Finantza-gastuak: Hitzartutako maileguen interesak eta bestelako finantza gastuak dira (adibidez, komisioak).
- Ohiko transferentziak eta diru-laguntzak: Udalak besteri laguntza edo diru-laguntza gisa ematen dizkien diru-kopuruak dira.
Kapital-eragiketak
- Benetako inbertsioak: Obra eta azpiegiturak egiteko beharrezko diren gastuak.
- Kapital-transferentziak eta diru-laguntzak: Udalak beste erakunde batzuei benetako inbertsioetarako egiten dizkien ekarpenak.
Finatza-eragiketak
- Finantza-aktiboak: Finantza-eragiketak dira (adibidez, maileguak besteri edota fidantzak).
- Finantza-pasiboak: Orokorki, inbertsioak finantzatzeko eskatutako maileguen gastuak dira, hau da, maileguen amortizazioa.