Udaltzaingoan giltzak gordetzea

Udaltzaingoan giltzak gordetzea

Durangoko Udalak giltzak gordetzeko zerbitzu bat eskainiko du Udaltzaingoan, batez ere adinekoentzat.

 ZERTARAKO SORTZEN DA ZERBITZU HAU?

Zerbitzuaren helburua arrisku-egoerak sortzen direnean etxebizitzetara sartu ahal izatea da, adineko pertsonen senideak kanpoan daudenean edo denbora laburrean bertaratu ezin direnean.

Horrelako kasuetan, udaltzainek etxebizitzarako sarrera erraztuko diete larrialdi-zerbitzuei, sortzen diren kalteak saihesteko eta adineko pertsonari azkar lagundu ahal izateko.

NOLA ERABILI DEZAKET ZERBITZU HAU?

Eskaera-inprimakia  Udaleko Gizarte Ekintza Arloan bete behar da, aldez aurretik telefono honetara deituz: 944 657 091.