Suteak prebenitzeko zerbitzuak adineko pertsonen etxebizitzak babesteko aukera ematen du, sute bat izateko arriskua minimizatuz, ke edo su gehiegi dagoela detektatzen baitu. Prebentzio-zerbitzu horrek, gainera, balizko arrisku-fokuak identifikatzen ditu, eta pertsonak sentsibilizatzen ditu gas-instalazioak, instalazio elektrikoa, aireztapena, berogailuak eta gainerako ekipamenduak zaintzearen eta eguneratzearen garrantziaz.
Honetan datza:
- Etxean suteen aurkako detektagailuak jartzea.
- Etxebizitzaren arriskuen azterketa egitea.
- Etxebizitzaren krokis xehatuak egitea, larrialdietan ebakuazioak errazteko.
Detektagailua jartzea eta ondoren urtero mantentzea doakoa da, eta Udalak hartzen du bere gain kostu osoa. Hala ere, beharrezkoa da erabiltzaileak aldez aurretik baimena ematea.
Gutun baten bidez, herritarrei zerbitzuaren ezaugarriak azaltzen zaizkie, eta harremanetarako telefono bat ematen zaie hitzordua zehazteko.
Erabiltzaileei telefonoz deitu eta hitzordua adosten da, detektagailuari pila berria jartzeko eta hura garbitzeko.
- DURANGOKO ADINEKOEN EGOITZA - 944 657 451
- Pedro Pablo Astarloa 1, 2ndo. 48200 Durango, Bizkaia
- adintek@durango.eus