APP ESKULIBURUA

 

BONUEN SALMENTA

Maiatzaren 6tik ekainaren 6ra arte.

www.bonoa.durango.eus

NOIZ ETA NOLA BALIOZKOTU BEHAR DITUT BONUAK?

Saltzeko unean, bonua eskaneatu beharko duzu, eta fakturaren argazkia erantsiko diozu (tiketa).

Bonu guztiak eskaneatuta egon behar dira ekainaren 6a baino lehen (egun hori barne), eta tiket/fakturarekin azaroaren 8a baino lehen.

BONUAK APP BIDEZ BAINO EZ DIRA BALIOZTATUKO.

Durangoko Udalak ez ditu onartuko Durango Bonua APParen bidez trukatu ez diren bonuak, ez baitira balioztatutzat hartuko, ezta dagokion faktura lotuta ez dutenak, edo bonu eta faktura bakoitzaren arteko lotura zalantzarik gabekoa ez dutenak.

Eskaneatuta ez dauden bonuak eta erosketa-txartela erantsita ez dutenak ez dira baliozkoak izango, eta ezingo dira ordaindu.

BA AL DAGO TOPEREN BAT BONUETAN?

Bai, 200 bonu establezimenduko.

Gehienez 15 euroko 2 bonu metatu ahal izango dira erosketa-faktura edo tiket berean.

Adi!! Ez, ez da itzulketarik onartzen.

NOLA ORDAINDUKO DA?

 

  • lehenengo ordainketa: maiatzaren 6tik eta 17ra balioztatu eta
    justifikatutako bonuak.
  • bigarren ordainketa: maiatzaren 18tik ekainaren 6ra arte balioztatutako eta 8ra arte justifikatutako bonuak.