Adinekoak

Adinekoek gero eta kolektibo zabalagoa dute gure gizartean, adinekoen kopurua eta horien batez besteko bizi-denbora (bizi-itxaropena) handituz. Egoera demografiko, sozial eta ekonomiko horrek adineko pertsonen zerbitzuaren esku-hartze ildoak, programak eta jarduerak proiektatzen ditu.

Helburuak:

  1. Adinekoen zahartze aktiboa, osasungarria, parte-hartzailea eta integratzailea sustatzeko beharrezkoak diren programak eta ekintzak garatzea.
  2. Hauskortasun- edo kalteberatasun-egoeran dauden adinekoen autonomia sustatzea, mendekotasun-egoerak atzeratuz eta beren ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehien egoteko aukera emanez.
  3. Adinekoen elkartegintza eta boluntariotza bultzatzea.
  4. Belaunaldi barruko eta belaunaldi arteko harreman-sareen komunikazioa eta indartzea ahalbidetzea.
  5. Adinekoen irudi positiboa zabaltzen laguntzea, estereotipo negatibo okerretatik urrun. 

Nagusiak

  • Helbidea   Barrenkale 17, 48200 Durango, Bizkaia Mapa
  • Telefonoa   94 465 70 91
  • Mezu elektronikoak   adintek@durango.eus