Polizia Nazionalak Dokumentazio Bulego Mugikorra jarriko du Bizkaiko hainbat udalerritan, Nortasun Agiri Nazionala eta pasaportea egiteko, ziurtagiri digitalak eguneratzeko edota NAN berria mugikorretan aktibatzeko. Halaber, lehen NANa egiteko aukera izango dute nazionalizazio-prozesuan dauden pertsonek.
Nola eskatzen da hitzordua?
Hitzordua Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan eskatu beharko da.
- Telefonoz: 94 603 00 00
- Aurrez aurre: Barrenkale 17
EZ DA HITZORDURIK HARTUKO WHATSAPP BIDEZ
Noiz egongo da eskuragarri zerbitzu hau?
- Bi egun jarraian etorriko dira, hilabete bakoitzeko bigarren hamabostaldian
Ez dago data zehatzik. Datak Udalaren webgunean (www.durango.eus) eta sare sozialetan argitaratuko dira, eta kartelak jarriko dira Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan.
Non jarriko dute bulego mugikorra?
- Ezkurdi plazan, ONCEko kioskoaren ondoan.
Zein izango da bulegoaren ordutegia?
- 9:00etatik 13:00etara
(azken hitzordua 12:30ean izango da)
Zer izapide egin ditzaket bulego honetan?
- NANa egin edo berritu – Sartu hemen izapide hau egiteko beharrezko dokumentazioa zein den ikusteko.
- Pasaportea egin edo berritu – Sartu hemen izapide hau egiteko beharrezko dokumentazioa zein den ikusteko.
- NAN elektronikoari lotutako autentifikazio- eta sinadura-ziurtagiriak aktibatu.
Zenbat ordaindu behar da?
- Ordainketa ESKUDIRUTAN EGINGO DA: : 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko
- NAN elektronikoa aktibatzea doakoa da.