Dendetan kartoia biltzea

Dendetan kartoia biltzea

Hirigintza, Obrak eta Ingurumen sailak ondo baino hobeto daki ikaragarri neketsua dela dendarientzat kartoizko kaxak behar bezala kontainerretan sartzea.

Kartoizko kaxek gainezka egiten dute askotan kontainerretan eta, ondorioz, herritarrek arazoak izaten dituzte kontainerrok erabiltzerako orduan.

Bestalde, kartoizko kaxak kontainer ondoan uzteak hainbat arazo sortzen ditu: oinezkoak ibiltzeko lekurik eza, haizearen eraginez kartoiak batetik bestera ibiltzea kaleetan eta erreketan zehar eta abar. Azken baten, itxura eskasa ematen da.

Arazo horri irtenbidea emateko, komertzioetako kartoiak biltzeko zerbitzua sortu dugu, 94 603 00 11 telefonoan apuntatu zaitezkete. Zerbitzua astearteetan eta ostiraletan duzue, 9:00etatik 13:30etara.

Kartoia biltzeko zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan ezinbestekoa da ondorengo arauak bete ditzazuela:

  • Astean zehar gorde ezazue kartoia zuen komertzioan, biltegian.
  • Zerbitzuko langileek adieraziko dizueten bilketa egunean eta orduan, atera itzazue kartoiak behar bezala moztuta, tolestuta eta lotuta zuen komertzioko kanpo aldeko atera.
  • Arau hauek jarraitzea ezinbestekoa da zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan. Eskatutakoa bete ezik ez da kartoia batuko.

Astero pasa gaitezke zuen establezimendutik edo, bestela, zuek deitutakoan bakarrik. Beraz, deitu ezazue 94 603 00 11 telefonora. Zuen esanetara gaude.

Kartoi bilketako zerbitzuaren kolaboratzailetzat identifikatuko zaituen bereizgarri bat ere jasoko duzu.

Ziur gaude zerbitzu berri honek hobetu egingo duela gure herriaren irudia. Gainera, kartoi gehiago batuko dugu, ondorioz, onurak izango dira Durangoren garapen jasangarrian.