Diru laguntzak eta Bekak

null 2025eko enplegu-sustapenerako Lanbideren deialdiaren esparruan kontratatzeko diru-laguntzak.
2025eko enplegu-sustapenerako Lanbideren deialdiaren esparruan kontratatzeko diru-laguntzak.
Urtea 2023
Eremua Deskribapena
Helburu Merkatu arrunteko Bizkaiko enpresek kontrata ditzaten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden durangarrak. Ondorio horietarako, dagokion tokiko erakundearen lurralde-esparruan lantokia eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak hartuko dira tokiko enpresatzat.
Oinarriak

2025eko enplegu sustapenerako Lanbideren deialdiaren esparruan kontratatzeko dirulaguntzak. 

Oinarriak 2025. 

Eskatzaile Oinarri hauetan ezarritako diru-laguntza tokiko enpresek eskatu ahal izango dute, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte: a)- Lan-egoitza eta jarduera ekonomikoa Durangon izatea. b)- Bere zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren kotizazioan egunean egotea. c)- Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluak arautzen dituen kasuetako batean ez egotea.
Dokumentazio
1. Diru-laguntza eskaera (I. Eranskina). (Eranskinean eskatzen diren datu guztiak egon behar dira).
2. Egindako kontratazioaren fitxa. (II.Eranskina)
3. Konpromiso adierazpena indarrean dagoen laneko arautegia, gizarte segurantzaren kotizazio araubidea edo baliokidea den mutuarena eta laneko arriskuen prebentzioa betetzen dituela ikusteko (III. Eranskina).
4. Aitorpen Erantzulea beste erakunde publiko edo pribatuetan xede bera duen beste diru-laguntza edo laguntzarik eskatu edo lortu duen jakiteko (IV. Eranskina).
5. Banketxeko kontuaren fitxa (V. Eranskina). 
6. Zinpeko aitorpena enpresaburuaren, enpresa-zuzendarien eta sozietateen izaera juridikoa duten enpresen Administrazio-Kontseiluko kide diren pertsonen ezkontideak edo senideak ez direla eta haiekin bigarren mailara arteko odolkidetasunezko edo afinitatezko harremana ez dutela ikusteko (VI. Eranskina).
Eranskin guztiek sinatuta egon beharko dute.
7. Erakunde eskatzailearen IFZaren fotokopia.
8. Erakunde eskatzailearen erantzulearen NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia.
9. Ogasun Sailean zorrik ez duela egiaztatzen duen agiria.
10. Gizarte Segurantzan zorrik ez duela egiaztatzen duen agiria.
11. Lan-kontratuaren kopia Lanbiden erregistroa eman eta gero.
12. Kontratatutako pertsonaren alta Gizarte Segurantzan onartu izanaren ebazpenaren kopia.
13. Kontratatutako pertsonaren NAN fotokopia
14. Lanbidek kontratatutako pertsonari buruz egindako «inskripzio-aldiei eta lan-egoerari buruzko txostena».
15. Kontratatutako pertsonaren «afiliatuaren lan-bizitzari buruzko txostena», Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, kontratua hasi eta hurrengo egunean.
16. Alta-egoeran dauden enpresako langileen batez besteko plantillaren txostena, kontratazioaren egunean Gizarte Segurantzak emana.

17. Alta-egoeran dauden enpresako langileen batez besteko plantillaren txostena, Gizarte Segurantzak emana, kontratazioaren eguna baino 6 hilabete lehenago.

Ordezkaritza orria

DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA

2025eko kontrataziorako laguntzen azken justifikazio orria. 

Enpresek 2026ko uztailaren 31 baino lehen aurkeztu behar dituzte kontratazio-aldi hori (urtebete) jutifikatzen duten agiriak.
Begiratu oinarrietako 16. puntua. 

 

Nola eskatzen da

a) Presentziala: Durangoko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), Barrenkale 17, Durango. 

b) Online: Durangoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, dirulaguntzen atalean.

INFORMAZIO OSOA EGOITZA ELEKTRONIKOAN

c) 2015eko urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozeduraren 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan ere aurkeztu ahal dira.

Zenbateko 140.778 euro
Hasiera data 2025-11-25
Amaiera data 2026-02-13
BDNS
Egoera Itxita