| Udal Diruzaintza Udalaren finantza-baliabide guztiek osatzen dute, dirua, baloreak zein erakundearen kredituak, aurrekontu eragiketen ziozkoak nola aurrekontuz kanpokoen ziozkoak. Eginkizun hauek ditu: 1.- Udalaren funts, balore eta efektuen erabilera eta zaintza, honako hauek barne direla: - Udalaren ordainketak eta kobrantzak zentralizatzea eta kontabilizatzea, eta diru-fluxuak kudeatzea.
- Udalean esleitu beharreko bermeak zaintzea, itzultzea eta, hala badagokio, betearaztea.
- Finantza-erakundeekiko harremanak.
- Zerga Agentziarekiko eta beste administrazio publiko batzuekiko harremanak.
- Diruzaintzako aurrekontua osatzea eta soberakinak edo, hala badagokio, zorpetze-eragiketak kudeatzea.
- Administrazio-aginduak betetzea.
- Hartzekodunei eta hornitzaileei arreta eskaintzea, udal-betebeharrak garaiz betetzeko.
| | |
| 2.- Dirubilketa zerbitzua, honako hauek barne hartzen dituena: - Diru-bilketako prozedura bultzatu eta zuzentzea, bai borondatezko aldian, bai betearazpen-aldian, premiamendu-prozeduraren bidez, besteak beste, honako espediente hauek izapidetuz: geroratzeak/zatikapenak, konpentsazioak, bidegabeko diru-sarreren itzulketa, hartzekodunen konkurtsoen jarraipena, erantzukizun-deribazioak, diru-bilketa kudeatzeko egintzen aurkako errekurtsoak.
- Beste administrazio publiko batzuekiko eta agente laguntzaileekiko harremanak, kobrantza-prozedurak hobetzeko.
- Herritarrei arreta ematea ordainketa-betebeharrak betetzeko.
|