Zeintzuk dira zerbitzu honen helburu nagusiak?
Durangoko Mugikortasun Jasangarriaren Arloak mugikortasun modu jasangarri eta osasungarriak sustatzeko dituen lerro estrategikoekin bat etorriz, hiri-autobusaren zerbitzu berezi honen (DurangoBus) helburua da udako sasoian udalerriko auzoak eta Tabirako igerilekuak modu zuzen eta eraginkorrean lotzea, horrela ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuz.
Zein da zerbitzuaren indarraldia?
Zerbitzua 2026ko uztailaren 1etik 31ra egongo da martxan.
Asteko zein egunetan emango da zerbitzua?
Zerbitzua astelehenetik ostiralera (biak barne) emango da.
Zein dira ezarritako funtzionamendu-ordutegiak?
Jende gehien ibiltzen den ordu-tarteak estaltzeko asmoz, zerbitzua bi ordutegi-bloketan egituratuko da:
- Goizeko ordutegia: 11:00etatik 14:30era. (Igerilekuetatik irteteko programatutako azken zerbitzua 14:30ak aldera egingo da).
- Arratsaldeko ordutegia: 16:30etik 21:00etara. (Igerilekuetatik irteteko programatutako azken zerbitzua 21:00ak aldera egingo da).
Zein maiztasunekin ibiliko da linea?
Ibilgailuek 40 minutuz behingo gutxi gorabeherako igarotze-maiztasuna izango dute.
Zenbat balio du?
Hilabete honetan, zerbitzua doakoa izango da
Zein geltokik osatzen dute programatutako ibilbidea?
Joan-etorriko ibilbideak honako geltoki hauek ditu aurreikusita, auzo guztien estaldura bermatzeko:
- Madalena
- Olleria
- Faustebide
- Zirarmendieta 6
- Larrasoloeta
- Zumar 4
- Arriluzeaga 11
- Tabirako igerilekuak
- Arriluzeaga 4
- San Roke bidea / Kurutziaga
- Pagasarri / Otamotzena
- Sasikoa 28
- F. J. Zumarraga 23