Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

Erabiltzaileen eskubideak

  • Tratu profesionala, adeitsua eta errespetuzkoa jasotzea,  jaiotza, jatorri-arraza, erlijio, sexu-joera, iritzi edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskriminaziorik egin gabe.
  • Datu pertsonalen tratamendu egokia eta kontsulten konfidentzialtasuna bermatzea.
  • Artxiboko kontsulta-gelara askatasunez eta doan sartzea, ezarritako baldintza eta ordutegietan.
  • Artxiboan gordetzen diren dokumentuak kontsultatzea eta indarrean dagoen araudiaren arabera erreproduzitzea.
  • Dokumentu-funtsei eta eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa eta aholkularitza jasotzea.

Erabiltzaileen betebeharrak

  • Ordenari eustea eta Udal Artxiboko pertsona, ondasun higigarri eta higiezinekiko errespetuzko jarrera izatea, kalterik eragin gabe.
  • Zerbitzu publikoak zuzen eta arduraz erabiltzea.
  • Instalazioen eta ematen diren zerbitzuen erabilera-baldintzak errespetatzea.
  • Datuak babesteari eta jabetza intelektualari buruzko legeria betetzea.
  • Dokumentuen erreferentziak aipatzea, artxiboko langileen indikazioei jarraituz.