Hezkuntza

HEZKUNTZA

Hezkuntza Sailak, legeak udalerriei esleitzen dizkien eskumenak aintzat hartuta, Durangoko ikastetxeen eguneroko eskaerei erantzuten die, eta jarduerak koordinatzen ditu udaleko beste sail batzuekin eta beste hezkuntza-administrazioekin.

Era berean, udalerrian ikastetxe-sare bat indartzeko lanean ari gara, ikastetxeen eta hezkuntza-eragileen arteko lankidetza-dinamikak sustatuz eta elikatuz, aurrean dituzten arazo eta erronka berriei erantzun hobea eman ahal izateko.

Hiri Hezitzailearen testuinguruan, Durangoko Udala Oinherri eta Haurren Hiria sareetan integratu da. Sare horien helburua da Durango hiria biztanle guztientzako leku hobea, demokratikoagoa, parte-hartzaileagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa bihurtzea. Ildo horretan, lanean ari gara Umeen Kontseilua bezalako proiektuak martxan jartzeko.

Kutur saila-Hezkuntza

  • Helbidea   Zeharkalea 3 48200 Durango, Bizkaia Mapa
  • Telefonoa   94 603 00 13
  • Mezu elektronikoak   kultura@durango.eus
  • Ordutegia

    Astelehenetik ostiralera:
    09:00-14:00