2002ko uztailaren 18an, Durangoko udal Osoko Bilkurak, eta aho batez, AALBORG-eko GUTUNAn agertzen diren printzipioak berrestea erabaki zuen. Aldi berean, Hiri eta Udalerri Jasangarrien Europako Kanpainarekin bat egitea erabaki zuen.
Beraz, eta erabaki honekin, Durangoko Udalak Tokiko Agenda 21a ezartzea erabaki zuen.
Durangaldeko Udaltalde 21aren sorrera 2006. urtean
Eskualde bereko hainbat udalerrik osatzen duten taldea da. Bere sorrera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bultzatuta dator. Helburua, Tokiko Agenda 21 martxan jartzea udalerrietan elkarlanaren bidez.
Durangaldean Udaltalde sortzearen abantailak asko dira:
- Tokiko Agenda 21 martxan jartzea Udaltalde 21 barruan dauden udalerrietan.
- Informazioa eta esperientzia partekatzea udalerri ezberdinen artean.
- Egitasmo jasangarriak prestatzea beste udalerriekin batera.
Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar dira udalerri parte-hartzaileak.
Udalsarea 21 (Orain Udalsarea 30)
Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea, euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, eta ekintza planak betearaztea sustatzen du.