Atzerriko etorkinen presentzia aldaketa-faktore garrantzitsua da bizitzaren hainbat arlotan eta eraldaketa demografikoak, ekonomikoak, politikoak eta kulturalak eragiten ditu.
Aldaketa horiek erronka bat dira Durangoko Udalarentzat, eta migrazioa kudeatzeko eredu global, integral eta kooperatibo bat garatzea eskatzen dute. Eredu horretan, toki-administrazioak berak, gizarte-erakundeek eta gizarte zibil osoak parte hartuko dute, immigrazioari hainbat jarduera-eremutatik jorratzen duten neurriak eta estrategiak garatuz.
Durangoko Udalaren helburua da udalerriko biztanleria osatzen duten pertsona guztien, bertakoen zein atzerritarren, bizikidetza bultzatzea, eta berdintasuna lortzea. Horretarako, politika aktiboa eta adostua garatuko da, eta, horren bidez, atzerritarren gizarteratzea eta gizarte-sustapena, elkar ezagutzea eta gizarte-jarrera mesedegarriak garatzea bultzatuko duten jarduerak antolatuko dira.