Jabekuntza eskola

Jabekuntzarako ikastaroak 2025-2026

 

NORK HAR DEZAKE PARTE IKASTAROETAN ?
 
  • Plazak mugatuak dira. Zozketa egingo da aurretik izena eman duten emakume guztien artean.
  • Durangarrek izango dute lehentasuna.
  • Gutxienez zortzi lagun beharko dira taldea osatzeko.
  • Haurtzaindegi zerbitzua egongo da (kontsultatu baldintzak)
 

 

   
 

 

1.pausua: AURREZ IZENA EMATEA 

Emakume bakoitzak 3 ikastarotan eta topaguneko 6 ekintzetan izena eman dezake, eta bere aukeren lehentasuna adierazi beharko du.  

Modu hauetan egin daiteke:

  • Aurrez aurre: Andragunean, Lariz Dorrea 2 

                           - Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
                           - Astelehen eta asteazkenetan: 17:00-19:00

  • Helbide elektronikoa: andragunea@durango.eus (baieztapena itxaron behar da beti) 
  • Telefonoz deituz 94 465 70 92 (lehentasuna izango du aurrez aurreko arretak)

JARRAIBIDEAK: Aurreizenematea egiteko honako informazio hau behar da: 

  • Izena eta abizenak
  • Telefonoa
  • NAN zenbakia
  • Jaiotze data
  • Helbide elektronikoa
  • Aukeraturiko ikastaroak
 
AURRE-IZENEMATE EPEA: 2025eko IRAILAREN 18tik 22ra
2.pausua: MATRIKULA - Ikastaroetan lekua lortu duten emakumeei SMS bidez abisatuko zaie.

Matrikula behar bezala betetzeko, beharrezkoa da matrikula orria bete eta ikastaroaren ordainketa egitea, banku txartelarekin. Ezinbestekoa da ikastaroetan parte hartu ahal izateko. 

 

 
MATRIKULA EPEA : 2025eko IRAILAREN 29tik URRIAREN 3ra.  
Matrikula egiteko tokia era ordutegia: Andragunean, Lariz Dorrea 2 Astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 eta astelehen eta asteazkenetan 17:00-19:00.