Kultura

KULTURA SAILA

Durangoko Udalaren kultura sailaren helburu nagusia da biztanleen garapen kulturala sustatzea, maila desberdinetan, adin eta gizartearen sektore gutiak baita ekarpen kultural guztiak ere kontuan hartuta.

Helburu hau lortzeko, kultura arloak urtero programa kulturalak antolatzen ditu eta hainbat entitate eta eragileek euren proiektuak aurrera ateratzeko azpiegitura kulturalen kudeaketaz arduratzen da.

Honetaz gain, irabazi asmorik gabeko entitateei azpiegitura eta baliabide ekonomikoak eskaintzen dizkie.

KULTUR PROGRAMAK

Kultur programak urtero antolatzen dira; programa hauetan, hainbat kultur eragilek hartzen dute parte eta Durangoko elkarteei lehentasuna ematen zaie.

AZPIEGITUREN KUDEAKETA

Kudeatutako azpiegituretan hainbat ekintza antolatzen dira; Durangoko entitateek euren egoitza daukate eta hainbat proiektu kulturalak bertan garatzen dira.

DIRULAGUNTZAK

Kultura Sailak irabazi asmorik gabeko entitateek kudeatzen dituen proiektuak diruz laguntzen ditu. Aldi berean, diruz laguntzen da auzoko jaiak antolatzea.

Herrigintza

  • Helbidea   Zeharkalea 3 48200 Durango, Bizkaia Mapa
  • Telefonoa   94 603 00 13
  • Mezu elektronikoak   kultura@durango.eus
  • Ordutegia

    Astelehenetik ostiralera:
    09:00-14:00