Birgaitzeko diru-laguntzak

Birgaitzeko diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzak kudeatutako laguntzak:

2021eko uztailaren 21eko Aginduan, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa.

• PARTIKULARREN OBRAK: Obra partikularrearako finantza-neurriak

Birgaitzeko obrak edo esku-hartzeak familia bakarreko etxebizitzetan edo jabetza horizontaleko edo higiezin-konplexu pribatuko erregimeneko eraikinetako elementu pribatiboetan egiten direnean, bai etxebizitzetan, bai etxebizitzarako erabiltzen diren lokaletan.

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/partikularren-obretarako-laguntzak-eta-mailegu-kualifikatuak-1-lerroa-etxebizitzen-eta-eraikinen-birgaitzearen-irisgarritasunaren-eta-energia-efizientziaren-arloko-jarduketa-babesgarrietarako-finantza-neurrien-programaren-esparruan/web01-tramite/eu/


•ERKIDEGOAREN OBRAK: Bizilagunen erkidegoen birgaitze-lanak laguntzea, bizigarritasuna hobetzeko, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbideak egokitzeko eta energia-kontsumoa murrizteko.

Lagundutako jarduerak:

  •  Eraikina egitura eta eraikuntza aldetik egokitzea eta etxebizitzen eta merkataritza-lokalen bizigarritasun-baldintzak egokitzea
  • Etxebizitzak eta sarbideak ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzako indarrean den araudira egokitzea.
  • Inguratzaile termikoan lanak egitea, energia aurrezteko.
  • Eraikuntzaren eta etxebizitzaren akabera orokorra eraikuntza onaren irizpideetara egokitzea

https://www.euskadi.eus/komunitatea-birgaitze/web01-tramite/eu/


•BIRGAITZE INTEGRAL ETA EFIZIENTERAKO ERKIDEGOAREN OBRAK:

Itzuli beharrik gabeko laguntzak, birgaitze integral eta eraginkorrerako Erkidegoko obretarako (3. lerroa), Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak araututako etxebizitza eta eraikinetako birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurrien programaren esparruan.

Zer dira birgaitze integral eta eraginkorrerako obra komunitarioak?

Birgaitze integraleko eta efizienteko obra komunitariotzat hartzen dira birgaitze-obrek esku-hartze proiektu baten berezko irismen globala dutenean. Proiektu horrek, batera eta aldi berean, energia-efizientzia, irisgarritasuna eta segurtasuna hartzen ditu, sutea gertatuz gero, gutxienez bizitegi-tipologia kolektiboko eraikin oso bat, nagusiki etxebizitza-erabilera duena. Era berean, esku-hartze proiektuetan, etxebizitzen kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak jaso ahal izango dira.

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/itzuli-beharrik-gabeko-laguntzak-birgaitze-integraleko-eta-efizienteko-erkidegoko-obretarako-3-lerroa-etxebizitzen-eta-eraikinen-birgaitzearen-irisgarritasunaren-eta-energia-efizientziaren-arloko-jarduketa-babesgarrietarako-finantza-neurriei-finantza-neu/web01-tramite/eu/