Pedro Conrado Martínez Castaños

Memoria

Pedro Conrado Martínez Castaños


Gertaeren data: 1981/06/24.

Heriotza-data: 1982/03/28.

Adina: 29 urte.

Non jaioa: Durango (Bizkaia).

Bizilekua: Basurto, Bilbo (Bizkaia).

Seme-alabak: Seme bat.

Lanbidea, kargua, bestelakoak: Merkataritza-agentea. Euskara ikasteko liburu, kasete eta materialen etxez etxeko saltzailea. Euskadiko Partidu Komunistako (PCE-EPK) kidea zen.

Egilea: ETAk ez zuen bere gain hartu, eta BVEk bai, baina besterik erakusten dute frogek eta egileetako baten kontra egindako epaiketak.

Heriotza-lekua: Ospitalea, bederatzi hilabetez heriotzaren kontra borrokan arituta, anaiarekin eta lagun batekin batera Tolosan zauritua izan ondoren.

Prozedura: Su-armaz egindako atentatua.

Datu gehigarriak: Juan Manuel naia eta Ugaoko lagun bat, Iñaki Ibargutxi Erostarbe, ere hil zituzten. Hasieran BVEk hartu zuen bere gain, baina berehala zabaldu zen ETAm-en hutsegitea izan ote zen. ETAk beti ukatu zuen. Eginen “Euskadi 1977-1982”k dioenez, handik bi egunetara “nahasmena dago Tolosako atentatuaren aurreko erreakzioetan. Durangoko hiletan izan ziren Eusko Jaurlaritzako eta HBren Mahai Nazionaleko kideak” (113. or.). 1986an Tolosako udaltzain bat kondenatu zuten ustezko egileei aterpea emateagatik, baina ez da beste epaiketarik ezagutzen. Espainiako Barne Ministerioak biktima bezala errekonozitu zuen.