2021-2022rako Udaleko zerbitzuen edo jardueren Prezio Publikoak arautzeko Ordenantza
Prezio publikoak, herritarrek zerbitzu jakin batzuk jasotzearen ondorioz ordaintzen dituzten zenbatekoak dira. Ez dute tributu izaerarik eta Tasaren aldean, jasotzen den zerbitzu hori aukerazkoa da, hau da, ez dira ezinbestean jasotzen diren zerbitzuak eta herritarrak erabakitzen du zerbitzu hauen erabilera egin edo ez. Adibidez, piszinara joatea edo museo bateko erakusketa batetara joatea.
Hauek dira prezio publikoen ezaugarrietako batzuk:
- Zuzenbide publikoko diru-sarrerak dira, baina ez dute tributu izaerarik.
- Zerbitzua jasotzea erabat borondatezkoa da.
- Bizitzarako jarduera osagarriak eskaintzen dituzten zerbitzuak dira, ez dira oinarrizkoak bizitzarako.
- Zerbitzu horiek berak, sektore pribatuak ere eskaini ditzake.
Udalaren eta bere erakunde autonomoen prezio publiko guztiak, indarrean dauden Ordenantza Fiskaletan arautzen dira. Hona hemen, Udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta jardueretarako onartutako prezio publikoak: